AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

2021/05/24
AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren postura jeitsi dira.

Asteburu zaila zuen Lekanea Mahai Tenis emakumezkoen taldeak. Kontzentrazio berean, multzoko lehen bi sailkatuen aurka jokatu behar zuen: Girbau Vic eta Reus Ganxets talde kataluniarrak. Lekaenea Mahai Tenisa sailkapeneko azken postuan hasi zuen jardunaldia, baina Girbau Vicen aurka erdietsitako puntuak CDTM Rivas aurreratzeko balio izan zaio. Orain, bost puntu eskuratu dituelarik, multzoko azken aurreko sailkatua da talde irundarra.

Kontzentrazio-jardunaldiko lehen neurketa bikain hasi zuen Lekaenea Mahai Tenisek. Girbau Vicen aurkako lehiako lehen bi jokoak Ioana Tecla eta Margaryta Pesotsakerentzat izan ziren. Talde kataluiniarrak erreakzionatu zuen eta hurrengo bi jokoetan neurketa berdindu zuen (2-2). Irati Otamendik ezer gutxi egin ahal izan zuen Zhang Xuren aurka eta Gabriela Feherrek hiru setak menderatu zizkion Ioana Teclari. Bazirudien multzoko liderrak neurketaren norabidea aldatua zuela, baina Margaryta Pesotsakak hirugarren puntu erabakiorra eskuratu zuen. Oso estu joan zen neurketan, ukraniarrak bosgarren setean ziurtatu zuen, gutxienez, berdinketa. Gogotik saiatu zen Irati Otamendi azken eta laugarren garaipena lortzeko, baina Charlotte Careyk aise gainditu zuen jokalari euskalduna (3-3).

Asteburuko bigarren neurketa lehenaren bide beretik hasi zuen Lekaeneak, Pesotskak talde irundarraren lehen puntua eskuratu zuen. Reus Ganxetsek azkar erreakzionatu zuen eta hurrengo hiru jokoak bereganatu zituen (3-1). Punturen bat lortzeko lana zaildu zitzaion Lekaeneari, baina Pesotskaren bigarren puntuak taldearen animoak handitu zituen. Nahiz eta Irati Otamendi Nais Salpinen aurka berdinketaren bila gogotik aritu, talde kataluniarraren jokalaria hiru setetan nagusitu zen eta puntuak bere taldearentzat eskuratu zituen (4-2).

CTM Murtzia nagusi eta hirugarren postura.

Emakumezkoen taldeak aurrera egin zuen, gizonezkoenak atzera. 13.jardunaldia hasi aurretik, Lekaenea Mahai Tenis taldea sailkapeneko bigarren postuan zegoen kokatuta eta bukatu ostean, hirugarrenera jeitsi da. Are gehiago, asteburuan aurkari izan zuen CTM Murtziak sailkapenean zein puntuetan berdindu dute.

Endika Diez soilik izan zen gai Lekaenearentzat puntu bat lortzeko. Neurketako lehen bi puntuak CTD Murtziarentzat izan ziren, Lei Kouk eta Tamas Lakatosek Lekaeneako Carlos Franco eta Oriol Monzo irabazi zituzten (0-2). Diezek Javier Soria, aise, lau setetan garaitu eta 1-2koa ezarri zuen. Lakatosek eta Kouk garaipenak errepikatu zituzten, kasu honetan, Franco eta Diezen aurka; beraz, hiru puntuak Murtziako taldeak eskuratu zuen.