Aurrera egin du Real Unionek Federazio Kopan
REAL UNION: Otermin, Ibarbia, Urbieta, Azkoiti, Arzamendi, Iriondo, Patxi, Beñat (Juan Domínguez, 66'), Saizar, Mujika (Alonso, 52'), Richard (Aimar, 72').
ALMUDéVAR: Larposa, Losin, Casero, Martín, García, Arnedillo, Sanz (Ramón, 67'), Calvo (Rusell, 40'), Agustín, Mallada, Piñero.
GOLAK: 1-0: Richard (30'). 1-1: Agustín (52). 2-1: Saizar (81'). 3-1: Saizar (90'). 4-1: Patxi (93').
Federazio Kopako final laurdenetan izango da Real Union. Almudévar kanporatu du final zortzirenetan, bi neurketak nagusitasunez irabazita. Huescan 0-2 gailendu ondoren, eroso ekin diote txuribeltzek itzuliko partidari. Ligan jokatzen ari ez diren jokalariek eta filialeko gazteek izan dute gaur ere aukera. Hasieratik eskuratu dute baloia etxekoek, eta aragoarrak presioaren bidez lapurtzen ahalegindu dira. Saizarrek izan du lehen gol aukera 22.minutuan, baina atezainak aldendu du jaurtiketa gogorra. Ordu erdia beteta, 1-0ekoa sartu du Richard filialeko jokalariak, Saizarren pasea jaso ondoren.
Bigarren zatiaren hasieran, kanporaketari emozioa jarri nahi izan dio Almudévarrek. Agusek banakoa egin du 52.minutuan, Alvarok jaurtitako falta buruz ukituta. Erasora egin du orduan kanpoko taldeak, markagailuari buelta emateko itxaropenez. Aitor Zulaikak aulkia mugitu du, ezustekoei tarterik utzi gabe. Mikel Alonso, Juan Domínguez eta Aimar Sagastibeltza zelairatu ditu, irundarren defentsa eta zelai erdia indartzeko. Aldaketek eragina izan dute, eta Real Union nagusi izan da partidaren azken txanpan. Gaizka Saizarrek aurretik jarri ditu txuribeltzak 81.minutuan, korner baten aldaratzean baloia sarera bidalita. Luzapenean, markagailua puztu du Unionek Saizarren eta Patxiren golekin.