Aurrera egin du Bidasoak Kopan

2015/10/04
Aurrera egin du Bidasoak Kopan

ZARAUTZ: Aguirrezabalaga (6), J. Atorrasagasti, A. Atorrasagasti (2), Beristain, De Carlos, Etxaniz, Garate (1), Iraeta (5), Iztueta (1), Martínez, Olaizola, Ondarra (3), Ostolaza, Torriko (5), Goenaga.

BIDASOA: Zubiria, Dejanovic, Azkue (2), Beltza, Bezbradica (3), Cavero (2),Crowley (7), Davidovic, Martínez (1), Mouriño (5), Muiña (2), Odriozola, Portero, Vázquez (1), Villar (3).

MARKAGAILUA: 2-1, 4-4, 5-8, 6-9, 6-1, 9-14 (atsedenaldia); 12-17, 15-19, 17-22, 19-24, 21-24, 23-26.

Errege Kopako lehen kanporaketa gainditu du Bidasoa-Irunek, Zarauzko Aritzbatalden irabazi ondoren. Ligako lehen jardunaldikoa baino lehia estuagoa izan da. Etxeko taldea indartsu sartu da norgehiagokan, eta lehen abantailak lortu ditu. Hamar minutu behar izan ditu Bidasoak markagailua berdintzeko (4-4). Dena den, hortik aurrera nagusi izan da, partidako zatirik handienean. Amaierarako bost minutu falta zirela, hiru goleko abantaila zuen Irungo taldeak. Baina Cavero eta Mouriño kaleratu ditu epaileak, bata bestearen atzetik. Zarautzek abantaila baliatu du, markagailua estutzeko (22-24). Jon Azkuek eten du Aritzbataldeko emozioa, minutu eta ardi falta zela 23-26koa sartu duenean. Bidasoak egin du aurrera, eta Asobal Ligako Teucro izango du aurkari bigarren kanporaketan. Urriaren 28an izango da hitzordua.