Aurkariekiko aldea handitu du Hendaiak

2016/11/22
Aurkariekiko aldea handitu du Hendaiak

BEDEILLE: Poublan, Dosso Yovo, Marquis, Hémadou, Arroyo G., Dumont, Cantonnet, Labernadie, Loste, Bellardi, Theil, Carpy, Escoula, Lhoste, Castaings.
Aldaketak: Sendrey, Arnaud, Badie, Amiard, Montin, Soulès, Bunes.
HENDAIA: Bainçonau, Sallaber, Azpeita, Ducoté, Jaubert, Jimenez, Laurent, Betachet, Sallenave, Labarthe, Vial, Zubizarreta, Eceizabarrena, Cazet, Dudicourt.
Aldaketak: Azpiroz, Ezpeleta, Larribe, Pinon, Carricaburu, Gaillardet, Macicior.

Fédérale 2 mailako seigarren multzoko lidergoan da Hendaia, eta gero eta errenta handiagoa du segidan datozen arerioekiko. Azken jardunaldian Bedeillen irabazi dute xuriek, igandean jokatutako partidan. Hasieratik eskuratu zuten baloia, eta neurketaren gaineko kontrola. Hirugarren minutuan lortu zuten lehen entsegua. Atsedenaldiko emaitzak itxaropenari eusteko aukera eman zion etxeko taldeari (9-13). Bigarrenean, ordea, jokoa findu zuen Hendaiak, garaipen erosoa eskuratzeko. Bederatzi puntuko aldea du orain Hendaiak sailkapeneko bigarrenarekiko.