Aurkariak jipoitu ditu Txingudi Rugby Taldeak ligaren hasieran

2015/10/22
Aurkariak jipoitu ditu Txingudi Rugby Taldeak ligaren hasieran

Bitik bi neurketa irabazi ditu Txingudi Rugby Taldeak ligaren hasieran. Garaipen argiak izan dira, hutsean utzi baititu aurkariak. Lehen jardunaldian 0-75 irabazi zuen Txingudik Amurrion, Nerbioi taldearen kontra. Bigarrenean, 52-0 menderatu zuten beltzek Gaztedi, Plaiaundin jokatutako lehen partidan. Maila handia duela erakutsi Txingudik, baina arazo bat ere badu: jokalarien kopuru eskasa. Dena den, lesio larririk ez baldin badago, Euskal Ligako lehen mailara igotzeko hautagai izan daiteke. Momentuz, bigarren mailako bigarren multzoan lider dira bidasoarrak. Azaroaren lehenean Igorren izango dute hurrengo hitzordua, Arratiko Zekorrak taldearen aurka.