AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

2024/01/17
AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek hitzordu berri bat izanen dute asteburu honetan Bidasoa ibaian. Hain zuzen ere, igandean (urtarrilaren 21ean), bertan ariko dira Gipuzkoako Distantzia Luzeko Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatzen.

Euskadiko Kopako emaitzak

Horrez gain, Bidasoa protagonista izan zen pasa den ateburuan ere, bertan jokatu zen Ur Bizietako Euskadiko Kopa zela eta. Bertan izan ziren Santiagotarrak taldeko 30 kirolari eta hauek izan ziren emaitzarik nabarmenenak:

C1 junior mailako emakumeak: Ainara Azana (3.)

C1 kadete mailako emakumeak: Maria Garcia (2.), Manex Bereau (3.), Gorka Martin (4.) eta Ander Gomez (6.)

K1 beterano mailako gizonezkoak: Ander Diez (1.)

K1 senior mailako gizonezkoak: Aitor Iriondo (3.), Javier Arruabarrena (4.), Hasier Rodriguez (5.), Haritz Azanza (8.), Unax Lazkanotegi (9.) eta Jon Iribarren (10.)

K1 junior mailako gizonezkoak: Unai Santakruz (1.), Lauren Lacabanne (2.), Oier Amiano (5.), Julen Luna (6.), Oier Olaso (7.), Asier Martinez (10.), Asier Lopez (11.) eta Telmo Franco (12.)

K1 kadete mailako gizonezkoak: Jon Ander Fajardo (6.) eta Daniel Sarasola (7.)

Hasi berrien mailako gizonezkoak: Suhar Ursua (2.), Manex Bereau (3.), Gorka Martin (4.) eta Ander Gomez (6.)

(Argazkia: J.J.Portos)