ATSEDENETIK BUELTAN PORROTA HENDAIAKO ESTADIOARENTZAT

2020/01/28
ATSEDENETIK BUELTAN PORROTA HENDAIAKO ESTADIOARENTZAT
Tournefeiulle 29
21 Hendaiako Estadioa

Abenduaren 20ean jokatu zuen Hendaiako Estadioak denboraldiko azken neurketa, eta asteburu honetan, txapelketaren itzuleraren jardunaldian, Tournefeiulleren aurka 29-21 galdu zuten

Hendaiako Estadioak ezin izan zuen Tournefeuilleren kantxatik 2020 urteko lehen bi puntuak eskuratu. Nationale 3ren txapelketaren itzuleran, etxeko taldea Hendaiako Estadioa baino gehiago izan zen eta maisutasun handiarekin 29-21 garaipena eskuratu zuten.

Jardunaldi honen ostean, sailkapenean Hendaiako Estadioa hamargarren postura jeitsi da, izan ere, Tournefeiullek bi puntuak eskuratuta talde hendaiarra aurreratzea lortu du. Horrela, 17 punturekin jeitsiera postuetatik kanpo aurkitzen da Hendaiako Estadioa, baina adi egon behar dira hiru puntuko abantaila baitute soilik.