ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia
2024ko uda ailegatzear dago eta bertze hainbat kluben moduan, Bidasoa Atletiko Taldeak ere atletismo udalekuak antolatu ditu aurten, Plaiaundin. Ekainan, uztailan eta abuztuan ospatuko dira, goizez, eta helburu nagusia kirola eta jolasen bitartez 4 eta 14 urte bitarteko haurrek ongi pasatzea izanen da.
Atletismoko modalitate desberdinak probatzea, koordinazioa lantzea eta horrez gain, kirolaz lagun artean disfrutatzea izanen da Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako udalekuen helburuak. Ekainan, uztailan eta abuztuan ospatuko dira, Plaiaundin, eta dagoeneko izena ematea irekia dago.
Begirale formatuekin eta modu elebidunean eskainiko dituzte aurten ere atletismoko udalekuak. Atletismoa praktikatzeaz gain, jokalsean ere arituko dira, eta bertzelako ateraldiak ere eginen dituzte, tarteak Artalekuko pistara. Horrez gain, hamaiketakoa eskainiko zaie eguneko partehartzaileei eta kamiseta eta oparia ere izanen dute ongi etorri moduan.
Ekaineko azken astean hasiko dira udalekuak eta abuztu bukaerara arte ariko dira lanean. Goizez elkartuko dira, astelehenetik ortziralera, 8:30etik 14:00etara. Partehartzaile bakoitzak erabakiko du zenbat asteetan egonen den Plaiaundin. Aste bateko prezioa 95 eurokoa izanen da (uztaileko lehena kendua, lau egunez bakarrik ariko baitira lanean). Aste bat baino gehiago parte hartu nahi duenak deskontua izanen du: bigarren astean %10ekoa, hirugarren astean %20koa eta laugarrenetik aitzinera %30koa. Horrez gain, %10eko beherapena izanen dute bi senide edo gehiagok parte hartzen baduta, klubeko bazkideek edota 2023/24 ikasturtean klubeko ikasleak izan badira.
Informazio gehiago hemen: https://drive.google.com/file/d/1GIltn1WRglqp6juX5Qcd3ZIEpYDUOfKm/view