Atenasen jokatutako Europako Kopa irabazi du Lidia Yarzak

2016/04/05
Atenasen jokatutako Europako Kopa irabazi du Lidia Yarzak

Junior mailako Europako Kopan urrezko domina jantzi du Lidia Yarza judoka hondarribiarrak Atenasen (Grezia). Ama Guadalupekoa Judo Taldeak bi ordezkari izan ditu bertan, Yarza (+78 kiloetan), eta Oier Goikoetxea (-60). Finalean, Agustina Belen Gonzalez israeldarra mendean hartu du Yarzak. Azken urtea du hondarribiarrak junior mailan, eta emaitza bikainak lortzen ari da.