ATEAK ITXITA, GARAIPENA

2021/08/29
ATEAK ITXITA, GARAIPENA
C.D. Bidasoa 31
28 Bada Huesca

Bada Huescaren aurka Gasteizen jokatu beharreko lagunartekoa Artalekun ateak itxita jokatu eta garaipena erdietsi zuen Cuetararen taldeak (31-28).

Gasteizen jokatzea iragarrita zegoen lagunartekoa lan-saio bilakatu zen. Bada Huescak eta C.D. Bidasoak ateak itxita neurtu zituzten indarrak eta Jacobo Cuetararen taldea irten zen garaile (31-28). Neurketaren hastapenetan aragoarrak nagusitu ziren arren, talde irundarraren defentsa kokatzen joan zen heinean, markagailua iraultzen joan zen. Irauli, baina lagunartekoak estu izaten jarraitzen zuen, bi taldeak 17-15 markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia lehen zatiaren antzekoa izan zen. Denboraldia prestatze aldera, Bada Huescak eta Bidasoak balizko lagunartekoa jokatu zuten elkarren artean. Bidasoak lehen zatian lortutako abantaila mantendu zuen eta garaipena eskuratzeko, hiru goletara handitu zuen aldea.

Datorren ostiralean, ateak irekita, azken hiru denboraldietan bere etxea izan den Irunera bueltatuko da Sergio de la Salud. Denboraldi-aurreko zazpigarren testa Pau-Pyrenées Billère taldearen aurka jokatuko du Bidasoak.

Fitxa teknikoa

31 - Bidasoa Irun (17+14): Sierra, Ledo, Ugarte (1), Santano (3), Iribar (1), Zabala (4), Furundarena, Odriozola (5), Salinas (2), Mujika (3), Urruzola, Tesoriere, Francisco da Silva, Nieto (1), García (2), Rodríguez (4), Fernández (5).

28 - Bada Huesca (15+13): Almeida, Pascual, Argüillas, Montoya (3), Floris, Carmona (2), Pérez (1), Moya (2), Lamela (3), Marcelo (2), Benites (1), Gucek (1), Sergio Pérez (3), Malo (3), Rubio, Nieto (1), Oliveira, Pinto (1), Hackbarth (5).