Asteburu gazi-gozoa izan du Leka Eneak

2016/10/11
Asteburu gazi-gozoa izan du Leka Eneak

Lortutako azken emaitzek ez dute Leka Enea mahai tenis elkartea erabat ase. Emakumeen Superdibisioko taldeak jardunaldi bikoitza izan du, Andaluzia aldean. Bidaia aprobetxatu eta bi neurketa jokatu ditu. Larunbatean, Linaresen aurka 1-4 irabazi zuten irundarrek. Igandean, berriz, Kordobako Priego indartsuaren kontra amore eman behar izan zuen Leka Eneak (4-0).

Gizonezkoen Superdibisioan, Irungo taldeak etxean, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan jokatu zuen bigarren jardunaldiko norgehiagoka, joan den asteartean. 3-3 berdindu zuten mutilek, Burgosen kontra.