ASTEBURU BIKAINA SANTIAGOTARRAK KLUBARENTZAT

2022/03/29
ASTEBURU BIKAINA SANTIAGOTARRAK KLUBARENTZAT

Santiagotarrakeko kirolariek hiru txapelketetan parte hartu zuten eta 36 domina eskuratu zituzten guztira

Pasa den larunbat eta igandean Santiagotarrakeko kirolariek hiru modalitate desberdinetan lehiatu ziren. Martxoaren 26an aulki mugikorreko eta eslaloneko taldeen txanda izan zen eta 27an berriz, ur lasaietako piraguistena. Guztira, 36 domina eskuratu zituzten klubekoek hiru proba hauetan.

Aulki mugikorreko saileko arraunlariek, pasa den larunbatean, Legutianon ospatu zuten denboraldiko bigarren estropada. Bertan, 56 arraunlarik hartu zuten parte 29 ontzitan. Hauek izan ziren urrezko domina eskuratu zituztenak: Jone Laguardia eta Elaia Saenzek kadete mailako scull bikoitzean, Ibai Otxoa, Ander Ibargoien, Pablo Martinez Lacar eta Hugo Rodriguezek jubeniletan lauko scullean, Maitane Zapiain eta Aroa Illarramendik jubenil scull bikoitzean eta Maitane Zapiain eta Ane Calvo jubenil mailako scull bikoitzean.

Larunbatean ere Eslaloneko Euskadiko Kopa ospatu zen, San Miguel inguruan. Hemen ere Santiagotarrak klubak taldekako txapela eta beste 21 domina eskuratu zituen. Urrezko domina eskuratu zuten piraguistek hauek izan ziren: Aitor Iriondo eta Izar Garcia K1 juniorretan, Lauren Lacabane K1 kadeteetan, Oier Diaz eta Ainara Azanza C1 kadeteetan, Maialen Olaso C1 juniorretan, Xabier Taberna K1 beteranoetan eta Jose Calasanz C1 beteranoetan. Zilarrezko dominak berriz, Javier Arruabarrena eta Maialen Olasok K1 juniorretan eskuratu zituzten, baita Mikel Altunak K1 seniorretan, Aitor Iriondo eta Izar Garciak C1 juniorretan, Ainara Azanza eta Unai Santa Cruzek K1 kadeteetan eta Klara Olazabalek C1 seniorretan ere. Azkenik, brontzeko dominak Aimar Aranak eta Klara Olazabalek K1 seniorretan, Lauren Lacabanek eta Maite Vallejok C1 kadeteetan eta Oier Diazek K1 kadeteetan irabazi zituzten.

Azkenik, igandean, martxoak 27, ur lasaietako piraguisten txanda izan zen. Hauek Euskadiko K2 eta C2 txapelketa ospatu zuten Trintxerpen. Guztira, Santiagotarrak-Urbycolan taldeko 21 kirolarik hartu zuten parte bertan. Taldekako lehen postua eskuratzeaz gain, irundarrek beste hamaika domina poltsikoratu zituzten. Gizonezko jubenil mailan, Martin Miranda eta Aimar Platerok irabazi zuten. Gizonezko kadeteetan ere, Santiagotarrakek podium guztia bete zuen, izan ere, Alex Arana eta Markelek urrezko domina eskuratu zuten, Nahuel Sanchez eta Oihan Arrondok zilarrezkoa eta Jon Ceciliak eta Iñigo Irastorzak brontzezkoa. Emakumezko eta gizonezko kadete mailan ere, Malen Juaristi eta Lorea Cabezonek eta Pablo Muiño eta Iker Castañok lehenengo postuan helmugaratu ziren. K2 mixto kategorian, kadete mailan Malen eta Iñigok eskuratu zuten lehenengo postua eta Alex eta Eneritz Aizpioleak bigarrena. Jubeniletan, Ane Amostegi eta Unai Rojok lortu zuten zilarrezko domina eta Ian Anatol eta Naroa Larrartek brontzezkoa. Azkenik, senior mailan, Uxue eta Beñat Arsuaga anai-arrebek bigarren postua lortu zuten eta Unai Amostegi eta Maialen Arsuagak hirugarrena.

(Argazkia: JJ. Portos)