Asteburu bikaina izan du Leka Eneak
2017/03/15
Superdibisioan ari diren Leka Eneako bi taldeek irabazi dute asteburuan. Gizonezkoen taldeak Katalunian jokatu zuen larunbatean, L'Escalaren etxean. Nagusitasunez menderatu zuen arerioa, 0-4. Endika Díez, Jaime Vidal eta Dorde Borcic izan ziren talde irundarraren ordezkari. Sailkapeneko bosgarren tokian daude Leka Eneako gizonak, 19 punturekin.
Emakumeek Linares hartu zuten igande goizean, eta garaipen erosoa lortu zuten. Jin Zhang, Ana Kozlovskaia eta Maialen Garcia gaztea aritu ziren lehian. Leka Enea zazpigarren postuan dago, Europarako txartela ematen duten tokietatik kanpo.