Astea borobildu du Mariñok

2016/10/18
Astea borobildu du Mariñok

Bi norgehiagoka jokatu ditu Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok lau eguneko epean. Ahaleginak saria izan du, lau puntu bildu baitituzte urdinek. Asteazkenean, Athletic B indartsuak ezin izan zuen Landetxan irabazi (1-1). Igandean kontrako bidea egin zuten irundarrek, Bizkaia aldera, Igorren Arratiaren kontra jokatzeko. 0-2 nagusitu ziren urdinak, sailkapeneko bederatzigarren tokian kokatzeko.