ASOBAL LIGAN GARAIPENERA ITZULI DA BIDASOA

2019/11/20
ASOBAL LIGAN GARAIPENERA ITZULI DA BIDASOA
Bidasoa-Irun 28
24 Puerto Sagunto

Guadalajararen aurka etxetik kanpo berdindu ostean, Bidasoa garaipenera itzuli da Artalekun Puerto Sagunto 28-24 talde valentziarra garaituta 

28 – Bidasoa Irun (14+14): Rangel, Orbovic (4), Kauldi (5), Crowley (1), Esteban Salinas (3), Renaud (3), Azkue (4); Ledo, Cavero (1 pen.), Zabala, Serrano, Barthe (1), De la Salud (2, 2 pen.), Tesoriere, Da Silva eta Seri (4).

24 – Fertiberia Puerto Sagunto (11+13): Bruixola, Spiljak (3), Querín (4), Camacho, Alegre (3), Cruz (2), García (4); Ribes, Mirallave (1), Corzo (1 pen.), Tello, López, Manero eta Pozzer (6).

Bidasoak Asobal Ligako goiko postuetan jarraitzeko Puerto Sagunto taldea irabazi behar zuen, eta hala egin du, hori bai, espero baino zailtasun handiagoarekin. Egia da, aurtengo denboraldian garaipen sendoak erdiestera ohituta gaituela Bidasoak, baina Puerto Saguntok aurre egin dio eta garesti ordaindu dute porrota (28-24). Esan bezala, bi puntuak Irunen geratu dira, jada 18 puntu ditu Bidasoak, eta Ademar de Leonekin batera sailkapeneko bigarrenak dira.

Bi taldeek hasieratik erasoan asmatu dute, baina Bidasoa zertxo bait finago ibili da eta lehen bost minututan markagailuak 5-3 adierazi du. Hurrengo bost minutuetan, bi goleko errenta hiru goletara handitu du Bidasoak, bazirudien neurketa kontrolpean zuela etxeko taldeak, baina Puerto Saguntok erreakzionatu du eta gol batetara hurbildu da hamabostgarren minutuan (8-7). Ordutik aurrera neurketa asko berdindu da, talde valentziarrak ez dio Bidasoari utzi markagailuan aldentzen. Beti ere, Bidasoa markagailuaren aurretik ibili da, gol bat eta biko aldearekin, baina azkenean atsedenaldira 14-11 iritsi da.

Aldageletatik bueltan neurketa berdin jarraitu du, bi taldeak garaipenaren bila irten dira, baina Bidasoa jarraitu du markagailuan aurretik, hala izan da neurketaren 60.minutuak. 40.minutuan Bidasoak neurketako abantaila nagusia berreskuratu du (18-14) eta bost minutu geroago bost goletara aldendu da (22-17). Orduan bai, lehen zatian ez bezala, Bidasoak aldea kondo kudeatu du Puerto Sagunto nekatuago aurkitu da eta partiduaren amaiera arte abantaila bere horretan jarraitu du. 25-16 eta 26-22 irabazten joan ostean, neurketa 28-24 bukatu da neurketa eta aurretik aipatu bezala, bi puntuak Artalekun geratu dira.

Jacobo Cuetarak neurketa jokatu aurretik aipatu zuen “oso garrantzitsuak dira Puerto Sagunto bezalako taldeak irabaztea, gogorrak dira eta Europan lehiatzeko prestaketa bikaina izan ohi da”. Ba esan eta egin, Bidasoak garaipen lehiatua lortu du eta jada larunbateko neurketari begira jarri da talde irundarra. Aurrean Velux EHF Champions Leagueko talde onenetariko bat izango dute, Lisboako Sporting. Bigarren fasean jokatzeko txarteltxoa du jada Bidasoak, baina orain multzoko lehena izan nahi dute eta ate handitik gainera.