Asobal Ligako debutari onena izan da Kauldi Odriozola

2017/06/21
Asobal Ligako debutari onena izan da Kauldi Odriozola

2016/2017 denboraldiko debutari hoberen izendatu dute Kauldi Odriozola Bidasoako jokalaria (Zumaia, 1997). Zaleek hautatu dute, Asobal Ligaren web gunean. Joan den asteburuan, gainera, Espainiako selekzio absolutuarekin debuta egin zuen, Almoradín (Alacant). Uztailaren 17an eta 18an, Junior Mailako Munduko Txapelketan parte hartuko du, Argelian.