ASOBAL LIGAKO BIGARREN POSTUAN JARRAITZEN DU BIDASOAK
Bigarren itzuliko zazpigarren garaipena erdietsi zuen larunbatean Bidasoak 23-28 Secin Group Alcobendas mendean hartu eta gero
Secin Group Alcobendas (14+9): Patotsky, de la Rubia (3), Pelidija (3), Guiterrez (1), Santi Lopez (1), Gimeno (3), Crespo (3); Anton Martin, Catalina (4), Jose Antonio Lopez (3), Velasco (1) Ortega, Villoria (1), Nieto eta Thorsson.
Bidasoa-Irun (15+13): Rangel Luan, Zabala (3), Kauldi (2), Serrano, De la Salud (2), Rodrigo Salinas (4), Seri (9); Ledo, Cavero, Aldaba (1), Tesoriere, Barthe, Esteban Salinas (3) eta Leo Renaud (4)
Secin Group Alcobendas eta Bidasoaren artekoa neurketa estua izan zen. Bidasoako jokalariek espero zuten norgehiagoka lehiatua jokatu zuen Alcobendasek baina bigarren zatian Jacobo Cuetararen jokalariak gehiago izan ziren eta bi puntuak Irunera eramatea lortu zuten.
Esan bezala, lehen zatian bi taldeek zituzten atezainen ateak zulatzeko erraztasunak, hala ere, 0-2ko partzialarekin hasi zen partidua. Baina Alcobendas oso talde gogorra da Los Sueñoseko kantxan eta neurketa berdintzeaz gain, lau goleko errenta ere eskuratu zuten (11-7). Hortik aurrera, Bidasoak lehia berdintzea lortu zuen eta defentsan oinarritutako lanean markagailuan aurretik jarri ziren atsedenaldira iritsi aurretik. Lehen 30 minutuak igaro ondoren, markagailuak 14-15 Bidasoaren alde adierazten zuen.
Bigarren zatian Jacobo Cuetararen mutilek argi zuten ezin zutela Alcobendasi aukerarik eman. Defentsa gogor aritu zen eta bigarren zatian Rangel Luan atezain brasildarrak geldiketa bikainak lortu zituen. Guzti honek eta erasoan egindako mugimedu onek, 40.minutuan momenturarte neurketaren errentarik nagusiena lortu zuten, hiru golekoa (18-21). Zazpi minutu geroago, lau goleko diferentzia eskuratu zuten (20-24) eta geroztik, irundarrek markagailua bikain kudeatu zuten. Amaieran, 23-28ko emaitzarekin bukatu zen neurketa, bigarren itzuli honetan zazpigarren garaipena erdietsita.
Gaurko partiduaren ondoren, lau puntu jokatzeke daude Asobal Ligan, beraz, matematikoki Bidasoa hirugarren sailkatua izan liteke, 1995-1996 denboralditik gauzatzen ez zuen balentria. Momentuz, Bidasoa 41 punturekin Asobal Ligako bigarren sailkatua da eta puntu bat gutxiagorekin Balonmano Logroño La Rioja atzetik du. 35 punturekin laugarren eta bostgarren postuan Abanca Ademar Leon eta Fraikin Granollers daude eta seigarren sailkatua Liberbank Cuenca da 33 punturekin.
Etorkizunari begira, bi jaurdunaldi besterik ez dira geratzen Asobal Liga hau bukatzeko eta dena jokatzeke dago oraindik. Lehen lehia gogorra datorren asteburukoa izango da, izan ere, sailkapeneko hirugarren sailkatua den Balonmano Logroño La Riojaren kantxa bisitatuko dute. Bi aste barruko neurketa ezta ez da batere erraza izango, liga bukatzeko Liberbank Cuenca jasoko dute Artalekun.