ASOBAL KOPA LAZTANTZEN

2018/12/03
Bidasoak 30-31 irabazi zuen Quabit Guadalajarari eta Asobal Ligako bigarren postuari eusten dio. 2 puntuak lortuta, Asobal kopa jokatzeko aukera gehiago dute irundarrek
ASOBAL KOPA LAZTANTZEN
Quabit Guadalajara 30
31 Bidasoa-Irun

30 - QUABIT GUADALAJARA: Hombrados; Celada, Nacho Moya (4, 1p), Parra (1), Paredes (8), Vigo (7) y Javi García (7, 3p); Fuentes, Sanz (1), Gallardo (1), Serradilla y Mellado (1).

31 - BIDASOA IRUN: Rangel (Ledo); De la Salud (3), Zabala (1), Esteban Salinas (1), Renaud (4), Rodrigo Salinas (7) y Odriozola (4); Cavero (4, 2p.), Aldaba (1), Serrano (3), Barthe (2), Seri (1) y Tesoriere. 

Kantxa zaila eta oso talde egonkorra da Quabit Guadalajara, baina azkeneko minutuan bi puntuak Irun bidean jarri zuen Bidasoak. Erritmo handiko norgehiagoka izan zen larunbatekoa eta azkeneko minutuan Bidasoak garaipena lortu zuen.

Hasiera ona izan zuen Jacobo Cuetararen taldeak 1-4ko partzialarekin, baina azkar, Victor Vigoren gidaritzapean etxeko taldeak berdindu egin zuen markagailua. Lehen zatiko 10.minututik aurrera markagailuan eta akatsetan berdinketa izan zen nagusi. Bi atezainek lan ona betetzen ari ziren, izan ere, Jose Javier Hombradosek 9 geldiketa egin zituen eta Rangelek 10.

Lehen zatiaren amaierara iristen ari zela, etxeko taldeak bi exklusio jaso zituen baina Bidasoak ez zuen abantaila ongi baliatu eta berdinketarekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira. (13-13)

Etenalditik bueltan, Bidasoaren erasoak golean bukatzen zuten eta bi golen errenta eskuratu zuen, baina beste behin ere, Quabit Guadalajarak hortzak estutu zituen eta partidua berdindu zuen henegarrenez (19-19). Eta ez hori bakarrik, 15.minutuan alkarreñoek 23-22 jarri ziren aurretik.

Minutu beroak iritsi ziren, eraso estatikoak funtzionatzeari utzi zion. Defentsak gailendu ziren, kontraerasoak areagotu eta 9 metroko jaurtiketa dexente aukera ikusteko egon zen, Rodrigo Salinas izan zen erantzukizuna hartu zuena. 22.minutuan 26-27koa ageri zen markagailuan eta etxekoek hutsartea eskatu zuten.

Azken minutuan, 30-30ekoarekin, beste behin Rodrigo Salinasek bere zazpigarren gola sartu eta gol bateko errenta jarri zuen norgehiagokan. 20 segundu zituen Guadalajarak gola sartzeko, Melladok jaurti zuen baina Rangelekin topo egin eta bi puntuak Irunera joan ziren.

Bi puntu garrantzitsu lortu zituen larunbatean Bidasoak kontutan izanda aste honetan Asobal Ligak bi jardunaldi jokatuko dituela; asteazkenean Artalekun Alcobendasen aurka eta larunbatean Errioxaren aurka.