ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

2024/04/12
ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete mailako neguko txapelketa ospatu zen bertan, eta Irungo klubeko kirolariek lan bikaina egin zuten. Tartean, Asier Bulmanek urrezko domina eskuratu zuen paracanoe kategorian eta Eider Ceciliak brontzezkoa, A kategorian. Horiez gain, kategoria berean, Nora Arana zortzigarren izan zen eta Odei Gelbenzu hamahirugarren. B kategorian berriz, June Arrastua hamaikagarren sailkatu zen eta Ibai Aramburu hamaseigarren.

Honekin guztiarekin, Santiagotarrak seigarren postua eskuratu zuen taldekako lehian, eta hasiera eman diote kadete mailakoek denboraldiari. Jubenil eta senior mailakoek berriz, asteburu honetan hasiko dituzte estatu mailako selekzio frogak, nazioarteko plazan banatuko diren frogak hain zuzen ere. Bertan, aukera izanen dute Espainiako Kopako pistan erakutsitako indarra.