ARTALEKUN ERE GARAIPENA

2020/09/20
ARTALEKUN ERE GARAIPENA
Bidasoa-Irun 27
21 Bada Huesca

Bidasoak 27-21 irabazi zion Bada Huescari Sacyr Asobal Liga berriko Artalekun jokatu duten estreineko neurketa. Iñaki Caverok, bere itzulerako neurketan, sei gol erdietsi eta neurketako golegile nagusia izan da.

27 – Bidasoa Irun (17+10): Sierra (14 paradas, 2 pen.), Cavero (6, 2 pen.), Racotea (1), Zabala (1), Aginagalde (1), Salinas (2), Azkue (4); Ledo (1 parada, 1 pen.), Crowley (3), Gey (1, 1 pen.), Kauldi (3), Serrano (1), De la Salud, (3, 2 pen.), Tesoriere, Da Silva eta Bonanno (1).

21 – Bada Huesca (11+10): Arguillas, Carmona, Tioumentsev (2), García (1), Benites (1), Malo (1), Nieto (2); Espinha (6 paradas), Montoya (2), Adrià Pérez (1), Nekrushets, Marcelo (4), Gucek (1), Alonso (1), Sergio Pérez (4, 3 pen.) eta Pinto (1). 

Artalekuko 2020-2021 denboraldiko lehen neurketa nota onez gainditu du Bidasoak, 27-21 irabazi dio Bada Huesca on bati. Neurketa hasieratik izando du Bidasoak kontrolatuta, lehen minutuetako 2-3 partzialaz gain, gainontzeko minutuetan, Jacobo Cuetararen taldeak hartu du agintea markagailuan zein neurketan. Oso lan ona eta serioa burutu dute defentsan eta erasoan, Jose Manuel Sierra atezainak sekulako geldituak egin ditu eta horrek, lehen 15 minutuetan bost goleko aldea lortzea ahalbidetu dio talde irundarrari. Alde horrekin eroso jokatu du Bidasoak eta atsedenaldirarte mantendu egin dituzte Bada Huescaren berdintzeko saiakerak. Lehen zatia taldera itzultzen zen Iñaki Caverok izugarrizko kontraeraso batekin bukatu da, aipatzekoa izan da gaur irundarrak jokatu duen neurketa, 6 gol erdietsita norgehiagokako golegile nagusia izan da.

Bigarren zatian ez da aldaketa handirik egon, lehen 30 minutuetan lortutako abantaila bere horretan geratzea lortu du Jacobo Cuetararen taldeak. Bidasoaren minuturik onenetan, Adrian Crowleyen gol baten bidez 8 goleko aldea lortu dute, baina azkar batean, Bada Huescak berriz 6 goletara murriztu du neurketako markagailua. Azkenean, minutuek aurrera egin dute eta 27-21koarekin bukatu da neurketa Bidasoaren alde, horrela, lehen hiru neurketetan sei puntu batu ditu Bidasoak. Momentura arte, garaipena soilik ezagutzen du Bidasoak.

Ligako hurrengo neurketa Logroñon jokatuko du Bidasoak Balonmano Logroño La Riojaren aurka, baina, horren aurretik, Artalekun EHF European Leagueko bigarren kanporaketako joanekoa jokatuko du Artalekun RK Nexe talde kroaziarraren aurka.