Artalekuk hartu du Bárcenas Memoriala, bigarren aldiz
2017/01/10
Irungo Artaleku kiroldegian antolatu dute, iaz bezala, Espainiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa-Domingo Bárcenas Memoriala. Espainiako selekzioak irabazi du, igandeko finalean 32-27 irabazita. Polonia eta Argentina izan dira beste parte hartzaileak. Munduko Txapelketarako prestaketa izan da Irungo hitzordua, urtarrilaren 11tik 29ra jokatuko baitute, Frantzian.
Espainiako selekzioan bi irundar aritu dira: Julen eta Gurutz Aginagalde anaiak. Gurutz Aginagalde anaia nagusiak debuta egin du selekzioarekin. 40 urte egingo ditu aurten Naturhouse La Rioja taldeko atezainak.