ARTALEKUK ASOBALEKO 700 NEURKETAK OSPATUKO DITU

2022/04/29
ARTALEKUK ASOBALEKO 700 NEURKETAK OSPATUKO DITU

Bidasoak Sacyr Asobal Ligako 700. neurketa jokatuko du bihar Artalekun eta hori ospatzeko ekintza ugari antolatu ditu klubak

Bidasoa Irunek bihar Asobal Ligan jokatuko duen 700. neurketa ospatuko du Artalekun. Urtemuga hau goresteko asmoarekin, klubak hainbat ekintza antolatu dituela jakinarazi du, Granollers taldearen aurkako partiduaren atarian.

Artalekuk arratsalde berezia biziko du bihar. Izan ere, Bidasoa eta Granollerseko neurketa garrantzitsuaz gain, etxeko taldeak Asobal Ligako 700. norgehiagoka jokatuko du eta ospakizunez betetako jardunaldia izango da. Hasteko, partidu egunetan irekitzen den Artalekuko taberna, arratsaldeko 16:30etik aurrera egongo da martxan, eta bertako bezeroek Bidasoa Klubeko produktuen zozketan parte hartuko dute. Zozketa hau atsedenaldia amaituta egingo da eta irabazleak tarbenan jakinaraziko dira. Gainera, 17:15etik aintzinera, Asbi maskotak kafetegia alaituko du eta zaleek berarekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Aurpegia hori eta urdinez margotzeko aukera ere eskainiko da bertan.

Kiroldegiko ateak 17:30ean irekiko dira, eta Brioche Pasquier Recondoren produktuak banatuko dira sarreran agortu bitartean. Klubeko denda ofiziala ere ordu horretatik aurrera egongo da irekia, eta bertan klubak bere ibilbidean zehar irabazi dituen Ligako bi trofeoak erakutsiko dira, nahi duten zaleek horrekin argazkia atera dezaten.

Arratsaldean zehar gainera, beste zozketa batzuk ere egingo dira bazkideen artean. Horietako bat, ekainaren 4ean eta 5ean Sacyr Asobal Kopa ikusteko bi bidaiaren zozketa izango da, oraindik zehaztu gabe dagoen egoitzan jokatuko dena. Atsedenaldian azkenik, aurreko urtean saridunik jaso ez zuen ongintzazko zozketa egingo da baita ere. Bertan, itzuli behar izan ez ziren edo galdu ez ziren produktuekin osatutako sorta bana emango dira. Horretarako, lote bakoitzeko zenbaki sairdun bat aterako da eta beste bi ordezko.