Arriskutik hurbil bukatu du Erroibidek lehen itzulia

2019/01/03
Arriskutik hurbil bukatu du Erroibidek lehen itzulia

Gernika aurkari zuzenaren etxean galduta bukatu du Lehen Mailako Erroibide-Irunek ligako lehen itzulia. Hasierako intentsitate faltak okertu zuen neurketaren norabidea irundarrentzat. 10-0 irabazten hasi ziren bizkaitarrak. 31-23koarekin iritsi zen atsedenaldia, eta hirugarren laurdenaren hasieran, Izaro Alzak orkatila bihurritu zuen. Markagailuari buelta emateko aukerak ihes egin zion horrela Erroibideri. Sailkapenean, Gernikak aurrea hartu dio Ganix Mironek zuzentzen duen taldeari. Bi talde besterik ez ditu orain atzetik. Gainera, irteera zaila izango du ligako bigarren itzuliari hasiera emateko. Azpeitian jokatuko du larunbatean, bigarren dagoen Zurt Taberna Iraurgiren kontra.