ARRIGANEN AURKA DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA

2020/10/12
ARRIGANEN AURKA DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA
Hendaia Basket Ball 54
51 Arrigan

Hendaia Basket Balleko emakumezkoen taldeak neurketa estu batean 54-51 irabazi zuen Arrigan, Regionale 3 mailako lehen bi puntuak erdietsiz.

Hendaiako emakumezkoen saskibaloi taldeak denboraldi berriko lehen garaipena lortu du. Igandean Arrigan taldea jaso zuten Irandatzeko kiroldegian eta neurketa zaila eta gogorra izan bazen ere, 54-51 garaitzeko kapazak izan ziren. Regionale 3 mailako lehen garaipena da hau, eta jada, Miarritzen aurkako derbia jokatzeko prest daude.

Esan bezala, lehen laurdenetik oso estu joan da neurketa. Erasoan zein defentsan, bi taldeak ondo aritu dira eta margin gutxi utzi diete arerioei. Hori bai, Hendaiarrak neurketa osoan zehar markagailuan agintzen aritu dira, baina markagailuan aldentzeko izandako aukerak ez baliatzeagatik, espero baino amaiera berdinduagoa izan zen.

Edonola, Hendaia Basket Ballek denboraldiko lehen garaipena erdietsi du eta konfiantzaz beterik denboraldiari jarraipena emateko gogotsu daude. Hurrengo deialdia Miarritzen aurka izango da, etxetik kanpo jokatuko duten bigarren neurketa.