ARRAUNA BUELTAN DA
Hondarribiko Badian 30 ontzi arrauneko denboraldi-aurreko lehen deialdian lehiatu ziren: 18 gizonezkoetan, 11 emakumezkoetan eta 1 mistoan.
Edozein garaiepen baino, eguneko albiste garrantzitsu eta aipagarriena arraunaren itzulera izan zen. Hondarribiko urek arrauneko denboraldi-aurreko lehen estropada jaso eta 30 ontzi nor baino nor gehiago lehiatu ziren. Hondarribiko Arraun Elkarteari dagokionez, bost traineru atera zituen uretara: hiru traineru gizonezkoetan eta emakumezko eta misto bana.
Egoerak baldintzatuta, besteak beste, TKE Ligako zazpi tripulazio eta Euskotren Ligako beste lau ontzi bertaratu ziren Hondarribira. Osasun arauak errespetatuz, denboraldi-aurreko lehen zitan parte hartu zuten talde bakoitzak ontzi bakarra eramateko konpromisoa erakutsi zuten, distantzia eta arraunlari guztien arteko segurtasuna bermatzeko.
Emakumezkoen lehian, pasaden denboraldian Euskotren Ligako lau ontziek helmugaratu ziren denbora onenarekin. Oriok 15:35,15eko denbora eginez garaipena erdietsi zuen eta bigarren postuan, 8 segunduko atzerapenarekin, Donostiarra iritsi zen helmugara. Oriotik 16 segundura Arraun Lagunak bukatu zuen hirugarren eta laugarren postuan, 22 segundu galduta, Hondarribia Arraun Elkartea iritsi zen. Pasaden urtean Euskotren Ligako play off lehiaketan aurakri izan zuten Tolosaldea laugarren postutik oso hurbil Tolosaldea geratu zen, baina ezin izan zuten Iker Cortesen arraunlariak menderatu. Emakumezkoen sailkapena, Hibaikak, Zumaiak, Deustuk, San Juanek, Ondarroak eta Zarautzek osatu zuten.
Gizonezkoen kasuan, Hondarribia Arraun Elkarteko lehen taldeak denboraldi-aurrerari era ezin hobean ekin zion. 18 traineruetatik denborarik onena egin zuen taldea izan zen, 20:25,42-ko marka talde bat bera ere zen hobetzeko gai izan. Etxekoen atzetik Donostiarra eta Orio 13 eta 18 segunduko atzerapenarekin helmugaratu ziren, hurrenez hurren. Hauen atzetik, Getaria (eguneko sorpresa positiboena) laugarren postuan bukatu zuen eta bosgarren postuan Bermeo iritsi zen. Zumaiak, Getariaren antzera, estropada bikaina burutu zuen eta seigarren egitea erdietsi zuen. ‘Telmo Deun’ eskifaiaren ostean, San Pedro, San Juan, Arkote, Deusto, Hondarribia B, Lapurdi, Mutriku, Hibaika, Hondarribia C eta Illunbe bukatu zuten.