ARNASA HARTZEKO HIRU PUNTU
Denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Real Unionek larunbatean. Baliotsuak diren hiru puntu lortu zituen Juan Dominguezen taldeak, sentsazio onak utzi zituen zelaian eta atea hutsean uzti zuen. Norgehiagoka honen ostean, Real Union 13.na da sailkapenean 17 punturekin.
4.minutuan sartu zuen etxeko taldeak partiduko lehen gola, Mikel Orbegozo izan zen golegilea. Erritmo handiarekin hasi zuen norgehiagoka Real Unionek, Eizmendi anaiek hegaletik beste behin ere arrisku handia sortzen zuten. Bi taldeek izan zituzten aukerak gola sartzeko, baina 1-0koarekin iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi zen. Eizmenditarrak arriskua sortzen zuten eta 53.minutuan Dani Estradak buruz Mikel Orbegozok jaurtitako aldaratze bat jaso eta gola sartu zuen.
Ordutik, Real Unionek aztera pausu bat egin zuen eta Sporting Bk aurrera. Xixongoentzat izan ziren bigarren zatiko aukerarik onenak baina Irazustabarrenak ongi gelditu zituen kanpoko taldearen saiakerak. Talde txuribeltzak norgehiagoka sosegatu zuen, denbora gestionatu eta 2-0ekoa etxean geratzea lortu zuen.
Esan bezala, 17 punturekin sailkapeneko 13.postuan kokatuta dago, eta aste gogorra du aurretik; izan ere, asteazkenean Federazio Koparen norgehiagoka du Durangoko Kulturalaren aurka eta larunbatean ligako Calahorraren aurrean.