ARETXABALETAK REAL UNION B GARAITU ZUEN

2022/03/28
ARETXABALETAK REAL UNION B GARAITU ZUEN
Real Union B 0
2 Aretxabaleta

Real Union B-k 0-2ko markagailuarekin galdu zuen Aretxabaletaren aurrean

Larunbatean jokatu zuen Real Unionek Ohorezko Errejional Mailako 27. jardunaldia. Oraingoan, Galeko anexoan jaso zuen Aretxabaleta taldea. Neurketa zaila izango zela aurreikusia zuten eta horrela izan zen. Aurkariak bere nagusitasuna erakutsi eta 0-2ko markagailua erdietsi zuen Irunen.

Partiduaren lehen gola 39. minutuan iritsi zen Aizpuruaren eskutik. Honek eskuin hegaletik jaurti zuen baloia, falta baten ondoren, eta 0-1ekoa eskuratu zuen Aretxabaletarentzat. Hortik aurrera, bigarren zatian batez ere, etxeko taldea berdinketa lortzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Aldiz, bisitariek bigarren gola sartu zuten neurketa amaitzeko sei minutu falta zirenean. Horrela, behin betiko 0-2ko markagailua ezarri zuten aurkariek.

Real Unionek hurrengo hitzordua Bergara KE-ren aurka jokatuko du. Talde honek Hernaniren aurka porrota jaso berri du eta sailkapenean zortzigarren postuan dago kokatuta, txuribeltzak baino bat gorago eta hamabi puntu gehiagorekin.