Arerio gogorra topatu du Hendaiak Maulen

2017/01/24
Arerio gogorra topatu du Hendaiak Maulen

MAULE: Descazeaux - Ascery, Garicoix, Barbérarena, Berrogain - Suhit, Coupau - Lopez, Orabé, Aramburu - Dunate, Cazobon - Pocorena, Cortal, Chabannes.
Aldaketak: Arla, Derdoy, Sallaberemborde, Gachen, Etchegoyhen, Claverie, Rosier.
HENDAIA: Bainçonau - Danjou, Gaillardet, Jaubert, Macicior - Jimenez, Laurent - Cl. Pinon, Bétachet, Labarthe - Vial, V. Pinon - Eceizabarrena, Azpiroz, Larribe.
Aldaketak: Berho, Ibarburu, Dédouit, Sallenave, Labéguerie, Artayet, Mondela.

Sailkapeneko lehenaren eta bigarrenaren arteko derbia izan zen Maulekoa. Igande arratsaldean jokatu zuten etxeko taldeak eta Hendaia liderrak. Ikuskizun aparta eskaini zuten bi taldeek, baina garaipena Zuberoan gelditu zen. Indartsu hasi ziren etxekoak, 20-0eko abantaila hartu baitzuten ordu erdiren buruan. Liderrak ere bere maila erakutsi zuen, ordea, eta hamahiru puntu egin zituen ondoren, hamar minutuko tartean.

Bigarren zatian zehar ondo aritu zen Hendaia, baina Maulek hirugarren entsegua lortu eta neurketa erabaki zuen. Derbia galduta ere, lidergoan jarraitzen dute xuriek, orain, sei puntuko errentarekin. Beste derbi bat jokatuko dute igandean, Nafarroaren aurka, oraingoan (15:30). Festa handia izango da, Hendaiako besten testuinguruan.