ARAZO MEKANIKOEN ONDORIOZ, EZIN GUZTIZ DISFRUTATU
Katea atera eta hanka lurrean jarri behar izan zuen Haimar Etxeberriak Flandesko Munduko Txapelketan.
“Oso ondo sentitzen nintzen txirrinda gainean, gustora nenbilen, baina arazo mekanikoa izan dugu katearekin, gurpila kendu behar izan dugu eta hanka lurrean jarri behar izan dut”, azaldu zuen bart Haimar Etxeberria irundarrak. Flandesen jokatzen ari den Munduko Txapelketako erlojupeko proba jokatu eta ezbehar tekniko guztiak gailenduz, 41. denbora onenarekin helmugeratu zen.
Zorteak ihes egin zion atzokoan Haimar Etxeberriari. Ezbehar teknikoak gutxi ez eta lasterketa bukatu eta gutxira, epaileek aurkari baten arrastoa baliatu zuela argudiatuta, probatik kanporatu zuten.
“Ostiralean zorte gehiago izatea eta lasterketarekin disfrutatzea espero dut”, zioen bart sare sozialetan eskegi zuen mezuan. Irailaren 25an, ordekako saioan ezbehar horiek guztiak ahazteko aukera izango du txirrindulari irundarrak.