Antequerak ere ezin izan dio liderrari aurre egin

2016/02/28
Antequerak ere ezin izan dio liderrari aurre egin

ANTEQUERA: Maireles,Castro (3), Escobar (1), Tello (3), Lluis Castro, Esteban (1), Alarcón, Moreno, Morales (4), Ortega (2), (Soto (4), Díaz (4), Cabrera (1), Palomino, Asensio, Santamaría.

BIDASOA: Zubiria, Dejanovic, Vázquez, Martínez (4), Crowley (5), Beltza (1), Portero (2), Villar (1), Odriozola (4), Muiña (3), Bezbradica (1), Mouriño, Davidovic (4), Azkue (4), Gómez.

MARKAGAILUA: 2-1, 4-2, 5-7, 8-9, 8-11, 10-14 (atsedenaldia); 14-18, 16-20, 17-24, 18-27, 21-28, 23-29.

Penintsularen bi muturretan jokatu du Bidasoak azken bi jardunaldietan. Eta bi puntu eskuratu ditu horietako bakoitzean. Cisnek aurreko astean baino gehiago eutsi zion larunbatean Antequerak Bidasoari, baina liderraren nagusitasunaren aurrean amore eman behar izan zuten andaluziarrek ere. Etxeko taldeak izan zuen lehen abantaila esanguratsua, 1-4koa 7.minutuan. Hasierako kolpe hori gaindituta, neurketaren agintea hartu zuen Bidasoak. Okerrak zuzendu eta ohiko erritmoa hartu zuen Irungo taldeak. 10-14 irabazten ari zen lehen zatia amaitzerako.

Bigarrenean sendo irten zen defentsan, andaluziarren erreakzioa ekiditeko. Pixkanaka aldea handituz joan ziren bidasoarrak, eta bederatzi minutu falta zirela erabaki zuten norgehiagoka, hamar goleko abantailarekin (18-28). Hurrengo jardunaldiak etorkizuna argitzen hasteko balio dezake, elkarren aurka ariko direlako lehen lau sailkatuak. Bidasoak Palma del Rio hartuko du, eta Zamorak Valladolid.