Angeluren aurkako derbia galdu du Hendaiak, lehen jardunaldian
HENDAIA: Bainçonau - Etcheverry, Gaillardet, Azpeitia, Sallaber - Jimenez, Lopez-Herrero - Labéguerie, Bétachet, C. Pinon - Zubizarreta, V. Pinon - B. Hiriart, Ezpeleta, Dallery.
Aldaketak: Ortega, Destruhaut, Sanchez, Samora, Sallenave, Eceizabarrena.
ANGELU: Chouzenoux - Br. Hiriart, F. Dartigues, Achigar, Pinto - Ferré, Etchepare - Cazaux, Tafernaberry, Biscay - Drogon, J. Dartigues – Lapeyrade, Berho, Larribe.
Porrotarekin itzuli da Hendaia Fédérale 1 ligara. Joan den sasoiaren amaieran igoera lortu ondoren, Fédérale 1eko lehia gogorrari ekin diote xuriek, eta Angeluren kontrako derbia galdu dute, lehen hitzorduan. Igandean izan zen norgehiagoka, Hendaiako Ondarraitzen.
Maila eskaseko neurketa jokatu zuten Hendaiak eta Angeluk. Kanpokoak nagusitu ziren, errugbi sinple eta klasiko bati esker. Berandu iritsi zen hendaiarren erreakzioa, eta ordena falta izan zitzaion gainera. Cognac-en jokatuko du Hendaiak hurrengo jardunaldian (Irailak 24, 15:30).