Ander Sagarzazuk eta Aratz Rodriguezek jantzi dute txapela Guadalupen
2016/09/06
40 edizio bete ditu Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen duen Guadalupeko igoerak. Larunbat arratsaldean egin zuten lasterketa, tenperatura beroarekin. 313 parte hartzaile izan ziren guztira, iaz baino 30 gutxiago. Gizonezkoetan Ander Sagarzazu donostiarra izan zen azkarrena, 16:52ko markarekin, Iker Oliveriren eta Raul Gomezen aurretik. Emakumezkoetan Aratz Rodriguez hondarribiarrak egin zuen denborarik onena (20:39). Maialen Muñozek eta Sandra Pierak osatu zuten podiuma.