ANDER GAMONEK DENBORALDIARI HASIERA EMAN DIO

2023/04/05
ANDER GAMONEK DENBORALDIARI HASIERA EMAN DIO

Los Arcos-en ospatu zen Nafarroako Zirkuituan lehiatu zen gidari irundarra

Ander Gamonek hasiera eman dio bere aurtengo denboraldiari Los Arcos-en (Nafarroa). Lehen lasterketan parte hartu zuen gidari irundarrak pasa den asteburuan eta emaitza onak lortuta itzuli zen berriz ere etxera. Hain zuzen ere, Nafarroako Zirkuituan lehiatu zen Gamon eta 2 klasean P1 eta scratch-ean P6 lortu zituen lehen lasterketan. Bigarrenean berriz, 2 klasean P1 eta scratch-ean P4 postuak eskuratu zituen.

Apirilaren lehenean egin zituen bere lehen entrenamenduak Ander Gamonek Nafarroako Zirkuituan parte hartzeko. Horietan Q1-ean P1 eta P4 lortu zituen 2 klasean eta scratch-ean, hurrenez hurren. Q2-an ere emaitza berak eskuratu zituen irundarrak.

Apirilaren 2an berriz, 23 autorekin batera, hasiera eman zion Nafarroako Zirkuituari Los Arcos-en. Lehen lasterketan, arazo elektriko bat izan zen Gamonek eta irteera ezin harturik gelditu zen gidaria. Hala ere, lasterketa modu izugarrian iraultzeko gai izan zen. Hamar itzulitan 17 postu berreskuratu zituen eta P1 postuan bukatu zuen lasterketa 2 klasean, eta P6-an scratch-ean. Bigarren lasterketan aldiz, irundarra P4-tik atera zen eta irteera ezin hobea egin zuen, lehen zuzengunean P2 postua eskuratuz. Azkenik, P1 postuan bukatu zuen 2 klasean eta P4-ean scratch-ean.

Emaitza hauekin Nafarroako eta Aragoiko Txapelketetan goiko postuetan kokatu da Ander Gamon. Datorren hitzordua maiatzaren lehen asteburuan izanen du irundarrak. Orduan, Chesten izanen da Gamon, Circuit Ricardo Tormo lasterketan lehiatzen, Whelen NASCAR Euroseries-ekin batera.