Ander Gamon: “Goi mailan aritzeko ahalegin ekonomiko handia egin behar da”

2019/01/02
Ander Gamon: “Goi mailan aritzeko ahalegin ekonomiko handia egin behar da”

Landetxako tailer txiki batean, irundarren begiradetatik urrun, lasterketa-auto ikusgarri batek atsedena hartzen du. Estatuko abiadura-zirkuitu nagusietan ibilia da, 200 km ordukotik gorako abiadura zirraragarrietan. Ander Gamon pilotu irundarrak gidatu du aurten.Gidabaimena lortu berri du hemezortzi urteko gazte irundarrak. Baina bederatzi daramatza automobilismoan lehiatzen. Karting-ean arrakasta izan ondoren, turismoen lehiaketetan ari da gaur egun.

- Zergatik aukeratu zenuen automobilismoa, eta ez beste kirol ohikoago bat?
Txiki-txikia nintzela, gogoratzen dut Olaberriko zirkuitura joan nintzela aitarekin. Kart batean sartu ninduen eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Jaunartzerako nire lehen kart-a oparitu zidaten, eta harekin hasi nin-tzen lehiatzen.
- Nola gogoratzen dituzu karting urte haiek?
Oso ondo pasa nuen. Baina batez ere asko ikasi nuen, lasterketa bakoitzean urrats txiki bat ematen nuen. Junior mailara arte aritu nin-tzen. Gero monoplazekin saiakera bat egin nuen, baina garestiegia da mundu hori. Gaur egun turismoetan lehiatzen nabil.
- Zein autorekin ari zara, eta zein lehiaketatan?
Oso kotxe berezia da, arraroa jende askorentzat, hemen ez baitira ikusten. Gaur egun Estatu osoan dagoen bakarra da. Peugeot 207 THP motorra dauka. Open Kopan aritu naiz, Nafarroako Los Arcosen, eta Motorland-en, Aragoin. Moto GPko Munduko Txapelketako zirkuitu berdina da, eta izugarria da bertan gidatzea. Ez nintzen oso ondo hasi, baina azkenean podiumean bukatzea lortu dut.

- Kirol garestia da?
Bai, goi mailan aritzeko ahalegin ekonomiko handia egin behar da. Hori dela eta, nik asko eskertzen dut babesleen laguntza, eta familiarena batez ere. Dirua jartzeaz gain, lasterketa eta entrenamenduetan anima-tzen egoten direlako.
- Zuhurtzia ere beharrezkoa da pixkanaka aurrera egiteko.
Oso garrantzitsua da pausoz pauso joatea. Kadete mailan ehun pilotu baldin baginen, gaur egun lau edo bost besterik ez gara geldi-tzen. Jende askok erokeriak egiten ditu, eta dirua gal-tzen.
- Ametsak izango dituzu, hala ere: 1 Formulara iristea, agian?
Oso urrun ikusten dut, baina F1a beti izan da nire erreferentzia. Txikia nintzenetik Fernando Alonsoren jarraitzaile izan naiz. Eta gaur egun, Sebastian Vettel gustatzen zait. Gidatzeko modu ederra dauka, oso fina. Ni saiatzen naiz bere eredua jarraitzen. Gustatuko litzaidake noizbait zirkuitu historiko horietako batean aritzea. Montecarlo telebistan behintzat oso polita da. Karting garaian ibili nintzen zirkuitu urbano ba-tzuetan, eta benetan bereziak dira.
- Oraingoz ikasten jarraitzen duzu. Zaila da lasterketekin uztartzea?
Ez da erraza. Lasterketa-asteburu baten ondoren bi edo hiru azterketa egin behar izan ditut. Nire ikaskideek ez bezalako ahaleginak egiten ditut, gauetan ikastea, adibidez. Entrena-tzeko ere bidaia luzeak egiten ditut, Los Arcosera edo Alcañizera.

* Irunero aldizkarian argitaratutako elkarrizketa.