ANDER ELOSEGIK, KLARA OLAZABAL ETA TELMO OLAZABALEK SLALOMEKO DENBORALDI BERRIARI EKIN DIOTE

2020/02/05
ANDER ELOSEGIK, KLARA OLAZABAL ETA TELMO OLAZABALEK SLALOMEKO DENBORALDI BERRIARI EKIN DIOTE

Asteburuan Ozeaniako Slalomeko txapelketan parte hartu dute hiru palista irundarrek. Elosegik laugarren bukatu du, Klara Olazabalek zazpigarren, eta Telmo Olazabal hamaihirugarren

Slalomeko denboraldi berriari ekin diote palista irundarrek. Ander Elosegik eta Olazabal anai-arrebek, Ozeaniako Slalomeko txapelketan aritu ziren, hain zuzen, Zeelanda Berriko Vector Wero Wildwater parkean. Txapelketa honen bidez, 2020 urteko denboraldi ilusionanteari hasiera eman diote, lehen nazioarteko txapelketa izan da.

C1 kategorian Ander Elosegik laugarren postuan bukatu zuen. Klara Olazabalek ordea, C1ean ere, zazpigarren denborarik azkarrena egin zuen eta Telmo Olazabalen kasuan, K1ean, hamahirugarren sailkatu zen. Elosegik eta Klara Olazabalek finalean aritzea lortu zuten, zortzigarren eta hamahirugarren sailkatu ziren hurrenez hurren. Telmo Olazabalek berriz, finaletik kanpo geratu zen, eta B finalean hamahirugarren sailkatzea lortu zuen.

Hiru palisten hurrengo hitzrodua Galizian izango da, otsailaren 15 eta 16ean Estatuko Kopa jokatuko dute.