Ander Aramendi 20 urtez azpiko Euskadiko txapelduna krosean

2025/01/15
Euskadiko Kros Txapelketa ospatu zen pasa den igandean Ordiziako Oianguko zelaietan, Txindoki Atletismo Taldeak antolatua. Ander Aramendiren garaipenaz gain, Urko Ibarguenek ere brontzezko domina eskuratu zuen 18 urtez azpiko kategorian.
Ander Aramendi 20 urtez azpiko Euskadiko txapelduna krosean

Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Euskadiko Kros Txapelketa ospatu zen pasa den igandean Ordizian, Oianguko zelaietan. Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait korrikalarik hartu zuten parte bertan eta garaipen bat ere ekarri zuten bueltan. Hain zuzen ere, Ander Aramendi Euskadiko txapelduna izan zen 20 urtez azpiko kategorian eta Urko Ibarguenek ere podiumeko hirugarren koskara igatea lortu zuen, 18 urtez azpiko mailan. 

BATeko hainbat mailetako lasterkariak aritu ziren lehian Ordizian Euskadiko Kros Txapelken. 18 urtez azpiko emakumeen artean, postu hoberena lortu zuena Eider Aramburu izan zen. Zortzigarren postua eskuratu zuen Aramburuk (9:13) eta bere gibeletik sailkatu ziren Naia Piquer (18., 9:35) eta Paula Crespo (24., 10:03). 

18 urtez azpiko emakumeen artean berriz, Iratxe Cambon izan zen klubeko partehartzaile bakarra. Cambonek 25. postua eskuratu zuen, 23:22 minutuko denbora eginez. Maila bereko gizonen artean, grontzezko domina eskuratu zuen Urko Ibarguene, 16:58ko denbora egin ondotik. Ibarguenez gain, Julen Mendoza bostgarren izan zen (17:26), Lukas Cabezon bederatzigarren (17:42), Gorka Garcia 17. (18:32), Jon Casado 26. (18:56), Hugo Vazquez 38. (20:25) eta Jon Perez 40. (21:03). 

20 urtez azpiko emakumeen artean, Irati Erro izan zen denbora hoberena egin zuena. Seigarren postuan bukatu zuen krosa Errok, 26:45ko denbora eginez. Maria Bauzak ere hamabigarren postua eskuratu zuen (29:37), Lorea Cabezonek hamahirugarren (30:24) eta Elene Casadok hamalaugarrena (30:24). 

20 urtez apziko gizonen artean, urrezko domina lortu zuen BATeko Ander Aramendik. Euskadiko txapeldun bilakatu zen Aramendi, ibilbidea 19:36ko denboran osatuz. Mikel Aramendik ere laugarren postu ona lortu zuen, 20:16ko denborarekin eta azkenik, Unax Aramburu 27. postuan helmugaratu zen (25:49). 

Azkenik, gizonen absolutu mailan, Julen Casadok eta Abel Castañaresek hartu zuten parte. Casadok 78. postuan bukatu zuen proba, 39:52ko denbora eginez eta Castañaresek berriz, 116. postuan gurutzatu zuen helmugako lerroa, 46:22 minutuen ondotik.