ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

2024/04/09
ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an Poderbrady hirian. Munduko probarik zaharrenetarikoa da eta bertan izan ziren, Txekian Errepublikako, Italiako, Frantziako, Eslobakiako, Alemaniako eta Espainiako taldeak. Azken hau hirugarren sailkatua izan zen. Taldeko markarik hoberena Bidasoa Atletiko Taldeko Ana Pulgarinek lortu zuen, zortzigarren izan baitzen 20 kilometroko martxako proban (1:39:06), Espainiako taldeko lehena izanda helmugan.

Pista irekiko denboraldia

Bertzalde, BATeko Carla Martinez Alacanten egon zen asteburu berean, pista irekiko denboraldiko lehen proba jokatzen. 200 metroko lasterketan parte hartu zuen eta, 24,51 segundurekin, bere marka pertsonalik onena egin zuen, baita klubeko errekorra hautsi ere.