ANA PULGARIN ESPAINIAKO TXAPELDUNORDEA 20 KILOMETRO MARTXAN

2023/03/28
ANA PULGARIN ESPAINIAKO TXAPELDUNORDEA 20 KILOMETRO MARTXAN

23 urtez azpiko kategorian txapeldunorde izan zen Ana Pulgarin 20 kilometro martxan

Espainiako Txapelketa ospatuko zen pasa den asteburuan Cordoban. 20 kilometro martxako proban lehiatu ziren kirolariak eta bertan izan zen Ana Pulgarin Bidasoa Atletiko Taldeko lasterkaria ere.

Lehen kilometrotik lasterketa ezin hobea egiten hasi zen Pulgarin. Erritmo ona mantendu zuen kilometroz kilometro, eta helmugara 1:36,50eko denboran iritsi zen. Bere marka pertsonal onena izan zen eta, horrez gain, zilarrezko domina eeskuratu zuen, Espainiako txapeldunorde bilakatuta.