Amaitu da Europako lehia Leka Enearentzat
Europa mailako ETTU Cup lehiaketatik kanpo geratu dira Leka Enea elkarteko bi talde nagusiak. Mutilek bigarren fasean esan diote agur Europari, neskek, berriz, lehenengoan. Asteburuan izan dira bi faseak.
Mutilak hirugarren gelditu ziren Kroazioan. Libertas Marinkolor etxeko taldearekin 1-3 galdu zuten. Hurrengo partiduan, aldiz, 3-1 irabazi zuten Istanbul BBSKren kontra. Azken neurketan, erabakigarrian, huts egin zuten. 3-0 galdu zuten El Nino EHW talde txekiarraren kontra. Lehen bi taldeek lortu zuten hirugarren faserako txartela.
Leka Eneako neskak Kordoban aritu ziren. Maila ona eman zuten, baina ez ziren lehen fasea gainditzeko gai izan. Lehenengo partiduan etxeko taldeari, Priegori 1-3 irabazi zioten. Herberehetako DT Rued taldearen kontra 3-2 galdu zuten irundarrek, gutxigatik. TT Vendrianamurren kontra 3-1 irabazi zuten, baina ez zen aski izan hurrengo fasera igarotzeko.