Amaitu da Bidasoaren bolada bikaina

2016/11/14
Amaitu da Bidasoaren bolada bikaina

GUADALAJARA: Hombrados, Márquez (7), Montoya (4), Bozalongo (5), Moyá (3), Sedano (1), Ramos. Mellado (2), Estebas, Benedito (3), Sanz (1), Eceolaza, Redondo.

BIDASOA: Dejanovic, Martínez (1), Crowley (2), Nonó (1), Odriozola (3), Borragán (2), Popovic (2). Cavero, Beltza, Aldaba, Zubiria, Serrano (2), Muiña (3), Basaric (1), Azkue (3), Lancina (2)

MARKAGAILUA: 3-1, 4-3, 6-5, 7-7, 9-8, 11-10 (atsedenaldia), 13-15, 17-16, 20-19, 21-20, 24-21, 26-22.

Guadalajaran galduta, segida harrigarria amaitu da Bidasoarentzat. Laugarren jardunaldiaz geroztik zegoen talde horia galdu gabe. Hamargarrenean, ordea, Guadalajaran galdu du. Lehen zatian defentsak izan dira nagusi, eta atezainek ere ekarpen ona egin dute. Markagailua parekatua zegoen atsedenaldian (11-10). Aldagelatik bueltan, Bidasoak abantaila hartu du,eta 36.minutuan 14-16 irabazten ari zen. Hortik aurrera, ordea, Guadalajarak hartu du aginte makila, eta ez du berriro askatu. 25.minutuan hutsartea eskatu du Jacobo Cuétara entrenatzaileak, 24-21eko desabantailarekin. Bidasoak ezin izan dio, ordea, norgehiagokari buelta eman.