Amaiera bikaina eman dio Teresa Errandoneak pista estaliko denboraldiari
2019/01/13
Espainiako Txapelketako brontzea eta Gipuzkoako errekorra lortu ditu Super Amara BATeko Teresa Errandonea irundarrak, pista estaliko azken bi lehiaketetan. Duela bi aste Antequeran jokatutako Espainiako Txapelketa nagusian, hirugarren tokian sailkatzea lortu zuen 60 metro hesietan, Josephine Onyiaren eta Caridad Jerezen atzetik. 8.35eko denborarekin, bere marka onena berdindu zuen. Joan den astean, berriz, 8.33koa lortu zuen Gipuzkoako Txapelketan. Gipuzkoako errekorra da maila nagusian, Euskadikoa promesa kategorian.