Amaiera bikaina eman dio Bidasoak lehen itzuliari
PUERTO SAGUNTO: Bruixola, Folques (4), Pérez de Inestrosa (1), Zmavc (3), Boisedu (5), Querín (3), Sifre. Chueca, Nacho Nebot, Juande Linares (1), Rubén Ruiz, Toni, ángel Fernández , Sorrentino (1), Pocholo (1), Jaka Spiljak (1).
BIDASOA: Ledo, Crowley(3), Serrano (2), Nonó (2), Kauldi Odriozola (3), Salinas (5), Lancina (3). Zubiria, Vázquez (1), Cavero (3), Aldaba, Muiña (1), Renaud (4), Popovic (1).
MARKAGAILUA: 1-2, 4-3, 6-6, 7-7, 7-10,9-14 (atsedenaldia) 11-16, 13-18, 16-20, 18-22, 19-23, 20-28.
Ligako lehen itzuli irregularraren ondoren, indartsu amaitu du Bidasoak, azken bi partidak irabazita. Asteazkenean Puerto de Sagunton irabazi zuen, abantaila handiarekin, gainera. Lehen minutuetan izan ezik, Irungo taldea nagusi izan zen pistan. Bruixola atezainaren geldiketek ekidin zituzten Bidasoaren abantaila handiagoak, lehen zatian.
Bost goleko errentarekin amaitu zuten bidasoarrek lehen zatia, eta bigarrena ere, bide beretik hasi ziren. Hamargarren minuturako hutsartea eskatu behar izan zuen Nikola Milos etxeko entrenatzaileak. Jacobo Cuétararen taldeak, ordea, primeran kontrolatu zuen errenta. Mendean eduki zuen arerioa, neurketaren amaieran bi puntuak eskuratzeko. Hamabi punturekin amaitu du Bidasoak lehen itzulia, hamaikagarren postuan. Bigarren itzulia Huescan hasiko du, atseden luze baten ondoren, otsailaren 3an.