Alex Mozas: “Partidua kontrolatzeko gakoa gol gutti jasotzea eta baloi gutti galtzen izanen da”
Bidasoa Irunek Fraikin BM Granollers taldearen kontra jokatu du larunbat honetan, azaroaren 23an, 19:00etan. EHF European Leagueko Multzo Faseko lider izanda eta hurrengo faserako txartela lortuta, bidaiatzen ari da talde horia Granollersera. Bertan, Plenitude ASOBAL Ligako helburuei eutsi nahiko diete, batez ere, Espainiako Kopako sailkapenari.
Alex Mozas entrenatzaileak aipatu duenez, “pozik dago taldea lortutako Europako lehen helburuarekin. Gainera, modu bikainean egin dugu”. Hala ere, garaipen hori dastatzeko denbora gutti izan du taldeak eta orain bidai luze bat izanen dute aitzinetik, Granollersera ailegatzeko. Madrildarrak aurreikusi duenez, “bidaia luzea dugu ASOBAL Ligako formarik onena duen taldearen kontra lehiatu baino lehen. Asko exijituko gaituzte. Urte asko daramagu bertan irabazi gabe eta kosta egingo zaigu”.
Granollersen kontrako neurketa garrantzitsua izanen da gainera, Espainiako Koparako sailkapenari begira: “Espainiako Kopara sailkatzeko garrantzitsua izanen da neurketa. Jokalariak ez dira beraien momento onenean egongo, 48 ordutan 40 ordu pasatu baititugu bidaiatzen. Gerra bat izango da eta hor garrantzitsuena gure mentalidadea izango da. Alde horretatik, ongi gaude”.
Aurkaria ASOBAL Ligan “laster gehien egiten duen taldea” dela azpimarratu du Mozasek. Golak ere erraz sartzen dituzte kataluniarrak eta horrek guztiak Bidasoarik “asko exijituko” diola argi du prestatatzaileak. “Neurketa ia perfectum egin behar dugu irabazteko”, gaineratu du. Hain zuzen ere, puntuak eskuratzeko gakoa “defensa onean” dagolea adierazi du entrenatzaileak, baita “baloi gutti galtzea” ere. Erasoan berriz, “modu sinplean” aritzea egokia iruditzen zaio eta, orokorrean, “beraiei laster gutti egiten uztea” izanen da bertze puntu garrantzitsu bat.