Alex Mozas: “Navak defentsarako egiten dituen aldaketak aprobetxatu behar ditugu eta erabakigarriak izan”

2024/10/31
Bidasoa Irunek, nazioarteko hitzorduek behartutako geldialdiaren aitzinetik, Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du igande honetan, azaroaren 3an, 12:30ean. EHF European Leaguen lortutako garaipena baliatuko dute, Plenitude ASOBAL Ligan ere puntuak batzeko.
Alex Mozas: “Navak defentsarako egiten dituen aldaketak aprobetxatu behar ditugu eta erabakigarriak izan”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du igande honetan, azaroaren 3an, 12:30ean. Plenitude ASOBAL Ligako zortzigarren jardunaldia izanen da, nazioarteko hitzorduek beharptutako bi asteko geldialdiaren aitzinetik azkenekoa. Pasa den asteartean, EHF European Leaguean, lortuta garaipenak indarra eman die horiei euren onena erakusteko eta horrelaxe eginen dutela ere azpimarratu du Alex Mozas entrenatzaileak.

CSM Constantas taldearen kontrako asteartea partidua, “orain arteko hoberena” izan dela onartu du Alex Mozas Bidasoa Irungo entrenatzaileak. “Dena bikain atera zen”, gaineratu du. Ez soilik joko aldetik, baizik eta jokalariek egindako lanagatik eta zaleek ere erakutsitako babesarengatik. Hala ere, “irabazi edo galdu, hori atzean utzi behar da eta eraikitzen segitu”, adierazi du madrildarrak. 

Heldu den denboraldiak Europan horrela arratsak berriz ere bizitzeko, Plenitude ASOBAL Ligan puntuak eskuratu behar dituzte eta sailkapenean gora egin. Hori izanen da, hain zuzen ere, heldu den igandean (azaroaren 3an), Navaren kontra egin beharko dutena. Aurkaria talde berria da, baina “ongi egonkortu dena”. Bederatzi puntu ditu sailkapenean, Bidasoarekin berdinduta, eta partiduetan ere parekotasuna erakusten du beti edozein taldearen kontra: “Denboraldi honetan ongi indartu da Nava. Sailkapeneko goiko aldean hasi du urtea eta horrela segituko du seguru aski”. 

Horregatik beragatik, igandeko partidua “garrantzitsua” izanen dela adierazi du Mozasek eta garaipena eskuratzeko gakoak zeintzuk izanen diren ere aletu ditu: “Neurketen azken minutuak ongi jokatzen ditu. Ligako plantillarik beteranoena du eta horrek esperientzia ematen die. Horregatik gol guttigatik irabazten dituzte neurketak eta beti daude partiduan sartuta. Horren aitzinean, defentsa lana garrantzitsua izanen da guretzat. Golak erraz sartzen ditu Navak eta gure atea gakoa izanen da hor. Horrez gain, trantsizioetan min egin beharko dugu. Eurek defentsarako egiten dituzten aldaketak aprobetxatu behar ditugu eta erabakigarriak izan”. 

Bederatzi neurketa jokatuko ditu Bidasoak hilabete batean eta Navaren kontra jokatu ondotik, atsedenaldia hartuko dute bi astez, nekea berreskuratzeko baliagarriak izanen direnak. Garaipen batekin errazago hartuko dute atseden eta horretarako aukera hurrengo igandean izanen dute horiek, Navaren kontra, 12:30ean.