Alex Mozas: “Biharko neurketa klubaren historia hurbilaren partidu garrantzitsuenetakoa izango da”

2024/11/25
Bidasoa Irunek EHF European Leagueko Multzo Faseko azken jardunaldia jokatuko du bihar Artalekun, Ystads taldearen kontra (20:45). Irabaziz gero, zazpi punturekin pasatuko da talde horia Main Round-era eta zuzenean finalaurdenetara sailkatu daiteke.
Alex Mozas: “Biharko neurketa klubaren historia hurbilaren partidu garrantzitsuenetakoa izango da”

Bidasoa Irunek Artalekun jokatuko du bihar, azaroaren 26an, EHF European Leagueko Multzo Faseko jardunaldia. Ystads talde suediarra hartuko dute bertan, 20:45ean. D multzoko lidergotza egonen da jokoan, baita bi puntuak ere. Irabaziz gero, talde horia zazpi punturekin pasatuko da Main Round-era eta horrela, zuzenean sailkatu daiteke finalaurdenetara. 

Alex Mozas entrenatzaileak garbi du, “biharko neurketa klubaren historia hurbilaren partidu garrantzitsuenetakoa izango da”. Bidasoa zazpi punturekin pasatu daiteke Main Round-era eta horrela, zuzenean finalaurdenetara sailkatu. Mozasek onartu du taldea konsziente dela honen garrantziaz eta seguru dago bihar neurketa “ona” eginen dutela. 

Ystads Suediako Ligakoa liderra da eta “sendo” jokatzen ari direla azpimarratu du entrenatzaileak. “Kalitate oneko jokalariak ditu eta bere jokoa ere argia da”, gaineratu du. Suedian jokatutako joaneko partiduan Bidasoa defentsiboki ongi egon zela aipatu du prestatzaileak: “Joanekoan defentsiboki ongi egon ginen. Erasoan pixka bat okerrago, baina beraien defentsarekin zaila da golak sartzea. Gure mailan jokatzen segitu behar dugu. Defentsan beraien baino hobe egon gaitezke eta horrela, seguru irabazi ahalko dugula eta finalaurdenetan egoteko helburua lortu”. Horrez gain, aurkariak “irabazteko gauzak ongi egin behar dituela” badaki eta hori talde horiaren aldekoa izanen da. 

Bidasoak beraz, bihar jasoko du Ystads taldea, 20:45ean, EHF European Leagueko finalaurdenetan egoteko asmo garbiarekin.