Alex Lozanok ez du Real Unionen segituko

2025/01/07
Real Unionek eta Sporting de Gijonek Alex Lozanoren lagapenari bukaera ematea erabaki dute eta jokalaria San Fernando CD taldera joanen da orain, utzita baita ere.
Alex Lozanok ez du Real Unionen segituko

Alex Lozano jokalariak ez du Real Unionen lanean segituko, klub txuribeltzak berak errege egunaren bezperan jakitera eman zuenez. Real Unionek eta Sporting de Gijonek Lozanorekin zuten lagapen kontratuari bukaera ematea erabaki dute eta Real Sportingek bertze lagapen kontratu bat sinatu du San Fernando CD taldearekin. Horrela, Lozanok San Fernandon utzita jokatuko du denboraldi bukaera bitarte. 

Real Unionek bere profesionaltasuna eskertu nahi izan dio Alex Lozanori eta etorkizunean ere, zorte ona opa dio.