ALEJANDRO ESTEBAN ETA UNAX ERASO LAUGARREN ETA HAMARGARREN ESPAINIAKO JAURTIKETA LUZEKO TXAPELKETAN
Estebanek xabalina-jaurtiketan lortu zuen laugarren postua eta Erasok hamargarren mailu-jaurtiketan
Espainiako Neguko Jaurtiketa Luzeko Txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Leonen. Bidasoa Atletiko Taldeko bi atleta bertan izan ziren, Alejandro Esteban eta Unax Eraso, eta laugarren eta hamargarren postuak lortu zituzten hurrenez hurren, 20 urtez azpiko kategorietako xabalina-jaurtiketan eta mailu-jaurtiketan.
Alejandro Esteban xabalina-jaurtiketako ranking-eko hirugarren postuan ailegatu zen Leonera. Estu egon zen lehia bere kategorian, baina lan ona egin zuen atletak. 63,04 metroko jaurtiketarik hoberenarekin, baita bere marka pertsonalik onenarekin eta klubeko errekorrarekin, laugarren postua eskuratu zuen sailkapenean, podiumetik metro bakarrera.
Unax Eraso ranking-eko hamaikagarren postuan zegoen sailkatuta Leonera ailegatu baino lehen, 48,85 metroko mailu-jaurtiketa onenarekin. Erasok ongi lehiatu zuen azken jardunaldi horretan eta 50,03 metroko jaurtiketa lortu zuen, bere marka pertsonalik onena eginda, eta hamargarren postua lortuta.