Aldaketek garaipena eskuratzea eragin dute Real Unionen
Real Union Club: James Wright; Sergio Santos (66’, Berto Cayarga), Iñaki Olaortua, Javi Domínguez, Yeimar Mosquera, Finley Munroe; Iker Bilbao (78’, Ander Vidorreta), Quique Rivero, Víctor San Bartolomé (66’ Aitor Aranzabe); Koldo Obieta, Sergio Benito (78’, Asier Benito).
Bilbao Athletic: Mikel Santos; Johaneko Luis-Jean (46’, Xabier Irurita), Eneko Ebro, Aimar Duñobeitia, Eñaut Lete (46’, Eñaut Lete); Peio Canales, Eneko Aguilar, Beñat Gerenabarrena (79’, Javier Sola); Asier Hierro (70’, Ibai Sanz), Adrián Pérez (62’, Aingeru Olabarrieta), Ekain Azkune.
Golak: 1-0, Koldo Obieta (14’). 1-1, Adrián Pérez (25’). 2-1, Quique Rivero (p. 35’). 3-1, Finley Munroe (69’).
Epailea: Pablo Monterrubio Torres. Txartel horiak Real Unión Clubeko Víctor San Bartoloméri, Finley Munroeri, Alberto Cayargari eta Javi Domínguezi, eta Bilbao Athleticeko Eneko Ebrori.
Oharrak: 1.697 ikusle Stadium Galen. Partidaren aurretik minutu bateko isilunea egin da Antonio Goyeneche Barrenechea Real Union Clubeko jokalari ohiaren omenez.
Real Unionek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean Bilbao Athletic taldearen kontra. Albert Carbók gidatzen zuen lehen partiduan, 3-1 irabazi zuen talde txuribeltzak, aldaketak garaipena ekarri duela erakutsi. Orain, bultzada honi eustea izanen da helburua.
Lehen ordu laurdenean hartu zuen talde txuribeltzak aitzina markagailuan. Finley Munroek erdiraketa egin zuen ezker hegaletik eta Koldo Obietak jaso zuen baloia area barruan zegoela. Azken jaurtiketa egin zuen gernikarrak eta ate barruan asmatu, lehen gola lortuz. Hala ere, bilbotarrek ez zituzten besoak jeitsi eta hamar minutu beranduago neurketa berdintzea lortu zuten, Adrian Perezi esker. Lanean segitu zuen Real Unionek eta, ordu erdia pasatuta, penaltiz lortu zuen Quique Riverok berriz ere aurrea hartzea.
Bigarren zatian, garaipena eskutan zuela lan egin zuen talde txuribeltzak, baina indarra galdu gabe. Horrela, 70. minutuan lortu zuen Real Unionek jardunaldiko golik ikusgarriena. Finley Monroek baloia atetik 25 metrora jaso eta ezkerkada bat sartu zuen eskuadratik, 3-1ekoa ezarriz behin-betiko.
Hiru puntu eskuratuta, Real Unionek 20 puntu ditu guztira sailkapenean eta hamabigarren postuan kokatu da. Heldu den astean, O Carballiñora joanen da taldea, Arenteiroren kontra jokatzeko.