Aldaketarik ez da izan Ohorezko Erregionalean

2016/04/20
Aldaketarik ez da izan Ohorezko Erregionalean

Ohorezko Erregionaleko 29.jardunaldiak ez ditu Behe Bidasoko ordezkarien boladak aldatu. Real Union Bk garaipenen segidari jarraipena eman dio, Lasarte-Orian Ostadarri 0-1 irabazita. Aurretik dituen aurkariek, ordea, ez dute hutsik egin. Anaitasunak Martutene mendean hartu zuen, eta Tolosak Mutriku. Jaitsiera postuetan dagoen Ordizia hartuko dute txuribeltzek asteburuan.

Hondarribiko bizilagunei mesede egingo diete irundarrek, irabaziz gero, berdeak bolada txarra eten ezinean baitabiltza. 0-2 galdu zuen larunbatean Mikel Llorentek zuzentzen duen taldeak, Elgoibarren kontra. Hondarribiak Lesakan jokatuko du asteburuan, Beti Gazteren aurka. Lau puntu gutxiago ditu Bortzirietako taldeak.