Aldaketak ez du punturik ekarri

2017/12/11
Aldaketak ez du punturik ekarri

SPORTING B: Dani Martín; Adri Montoro, Carlos Cordero, Víctor Ruiz, Ramón (Berto Espeso, 77'); Pablo Fernández, Cristian Salvador, Pedro, Bertín; Joel Sanabria (Isma Cerro, 10'), Claudio (Traver, 72').

REAL UNION: Otaño; Gayoso, Senar, Sagastibeltza; Estrada, Rodellar, Alonso, Domínguez, Capelete (Hernáez, 79'); El Haddadi (Letamendia, 83'), Galán.

GOLAK: 0-1: El Haddadi (16') 1-1: Cristian Salvador (20'). 2-1: Pablo Fernández (52').

EPAILEA: Pozueta Rodríguez. Txartel horiak: Carlos Cordero, Cristian Salvador, Bertín (Sporting B).

Entrenatzaile aldaketak ez du eragin zuzenik izan, lehen aukeran, Real Unionen emaitzetan. Jose Luis Riberaren ukitua antzeman zen txuribeltzek igandean Mareon egindako partidan. Hiru puntuak, aldiz, Sporting Bk bildu zituen. Ondo hasi ziren txuribeltzak, eta abantaila hartu zuten lehen ordu laurdena betetzerako, El Haddadi hegaleko jokalari bizkorraren golari esker. Bost minutu beranduago, ordea, etxeko taldeak banakoa egin zuen.

Berdegunearen egoera kaskarrak jokoa oztopatzen bazuen ere, txuribeltzak ondo aritu ziren erasoan, eta eraginkortasun faltak besterik ez zuen ekidin bigarren gola. Izan ere, Rodellarrek eta Galanek, atezainaren aurrean huts egin zuten. Bigarren zatiaren hasieran, 52.minutuan, Pablo Fernandezek abantaila eman zion Sporting Bri. Unionek ez zuen amorerik eman, eta maila ona eman zuen erasoan. Arerioak ateko marraren gainean atera zuen baloia, luzapenean. Alabaina, baloia sareratzeko modurik ez zuen topatu Irungo taldeak, eta esku hutsik bueltatu zen Asturiastik. Igandean Santanderko Racing hartuko du Jose Luis Riberaren taldeak, Stadium Galen (17:00).